2014/04/01

GURE ERREZETEN LIBURUA

Kurtso honetako lehenengo hiruhilabetearen bukaeran eta bigarrenaren hasieran proiektu batean murgilduta genbiltzan: 
GURE LEHENENGO ERREZETA LIBURUA SORTZEA.
 Hizkuntzako liburuaren laguntzaz errezeta batzuk aztertu genituen, atalak eta pausuak ikasi genituen eta bukatzeko, gurasoen laguntzaz, gure gustoko plater edo postre baten osagaiak, tresnak eta pausuak prestatu genituen eskema batean. Gero klasean errezeta osatu genuen. Lanak txukun-txukun erakutsi behar direnez, zuzuenduta egon ondoren, polita idatzi genuen eta horrekin gure liburua osatu genuen. Gaur egun liburua etxez etxe dabil familia guztiek ikus dezaten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina