2014/04/04

ABRAZOS GRATIS

Garizuma aldaketak egiteko momentua da. Aldatu nahi dugu mundua, gure gizartea, eta horretarako parte hartzen dugu merkatu txikian. Baina gure barruan ere aldatu nahi dugu, gorrotoa, diskuzioiak, haserreak bazter batean utzi nahi ditugu eta maitasuna zabaldu nahi dugu.
Hona hemen gure lehenengo pausua: BESARKADA DOHAINAK.
 

2014/04/01

Antzerkiak Hizkuntza klasean



Kurtsoan zehar ekintza bereziak egiten ditugu arlo ezberdinetan. Hizkuntza klasean adibidez antzerkiak antolatu ditugu gure ahozko adierazpena hobetzeko eta ondo pasatzeko.
Hona hemen adibidea:

GURE ANTZERKIAK










GURE ERREZETEN LIBURUA

Kurtso honetako lehenengo hiruhilabetearen bukaeran eta bigarrenaren hasieran proiektu batean murgilduta genbiltzan: 
GURE LEHENENGO ERREZETA LIBURUA SORTZEA.
 Hizkuntzako liburuaren laguntzaz errezeta batzuk aztertu genituen, atalak eta pausuak ikasi genituen eta bukatzeko, gurasoen laguntzaz, gure gustoko plater edo postre baten osagaiak, tresnak eta pausuak prestatu genituen eskema batean. Gero klasean errezeta osatu genuen. Lanak txukun-txukun erakutsi behar direnez, zuzuenduta egon ondoren, polita idatzi genuen eta horrekin gure liburua osatu genuen. Gaur egun liburua etxez etxe dabil familia guztiek ikus dezaten.

ARTIGAS


Artigasen egon ginen bigarren hiruhilabetean. Han ikusi genuen zabortegiaren funzinamendua eta ingurumenari buruzko gauza pilo irakatsi ziguten.
Lehenengo eta behin aurkezpena izan genuen, gero bi taldetan banatu eta jokuak egitera, maketak ikustera, eta hoberena: simulador batean egon ginen.
Oso ondo pasatu genuen, pilo ikasi eta joan baino lehen txapelketa bat egin genuen, ea nork birziklatzen zuen hoberen.
GORA BIRZIKLATZEA!!






GUGGENHEIM MUSEOA


Joan den hilabetean Guggenheim museora joan gara eta Ernesto Neto-ren erakusketa ikustera. Oso ondo pasatu dugu, artelan harrigarriak ikusi ditugu. Gero tailer bat egin dugu, artistaren lana imitatzen. Artelan ederrak egin ditugu baina atera garenean euria ari zuenez gure lan guztiak busti dira eta batzuk desegin dira.
Hala guztiz ere primerako arratsaldea izan da.